Labriten izan du epizentroa

olaizola ii y bengoetxea

12-3 galtzen hasi arren, partidari buelta eman, eta Bengoetxea eta Larunbek finalerdietako lehen puntua lortu dute. Galdakaoko atzelariak behetik gora egin, eta hark aldatu du jokoa

Berria. Nafarroako sismografoek dardara handia egin zuten herenegun, eta atzo ere beste astindu handi bat erregistratu zuten. Epizentroa hiriburuan bertan egon zen, Labriten, eta hankaz gora utzi zuen binakako txapelketako partida. Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe 12-3 galtzen hasi ziren, eta astindua jasoko zutela zirudienean partidari buelta eman zioten. Larunbek hasierako kirioak aldendu, eta piloteoan agintzen hasi zen. Bengoetxeak bikain baliatu zuen aldeko haizea, eta erakustaldia eman zuen errematean. Horri esker, irabazleek lehen puntua lortu dute finalerdietako ligaxkan.

Gehiago irakurri.

Entrada anterior
Irribarria y Rezusta reinician en Eibar la batalla del crédito
Entrada siguiente
Gran remontada de Bengoetxea y Larunbe en el frontón Labrit, que suman la primera victoria en semifinales