Lasaituz, gozatuz

Dario Gomezek koska bat egin du gora azken urtebetean. Argi du zein izan den gakoa: «Patxada» gehitu die berezko sake zitalari eta joko biziari. Gaur, ezustean hartu nahi du Iker Irribarria, final-laurdenetan

Berria. ‘Atera eta gozatu’. Ohiko esaldia da. Makina bat aldiz erabili ohi da egunerokoan. Agindu edo gomendio argi bezain sinplea da. Hiru hitz besterik ez dira. Erraza da esaten, baina ez horren erraza betetzen. Norberaren beldur, muga eta ezinak azaleratu daitezke edozein egoerari aurre egiteko orduan, baita egoerak berak eragin ditzakeen zailtasunak ere. Eta nahasketa horrek porrota eta etsipena ekar ditzake. Sentipen desatseginak dira. Min egiten dute.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Darío, Irribarria
Entrada anterior
Cuartos con sabor a final
Entrada siguiente
«Tengo que estar más centrado en mi juego que en el del rival»