Lehen tantoetan Artolak, fresko, Bizkarretakoa baretzea lortu zuen arren, nafarrak partidari erritmoa jarri zionean aise nagusitu zen
Iñaki Artolak duela bost urte leku berean jarri zion tranpatik ihes egin eta Unai Lasok final- laurdenetako ligaxkako bere lehen puntua eskuratu zuen Zumaian, alegiarrari 10-22 gailenduta. Hori bai, Artola on baten aurka, partidaren lehen erdian sufritzea egokitu zitzaion aurrelari nafarrari, une batzuetan lotuta izan zuen-eta gipuzkoarrak.