Iaz, amezketarrak 22-13 irabazi zion Arbizukoari ligaxkan, eta, aurten, nafarra nagusitu zaio: 22-10
Berria. Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak jokatuko dute Lau eta Erdiko Txapelketako finala, hilaren 18an, Iruñean, Nafarroa Erresuma pilotalekuan. Altuna III.ak Oinatz Bengoetxea kanporatu zuen joan den larunbatean, Labriten, lehen finalerdian (22-16), eta Ezkurdiak beste horrenbeste egin zuen Mikel Urrutikoetxearekin, herenegun, Bilbon (22-17).