Lehen pilotakadari begira

Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak gustuko pilotak aurkitu dituzte buruz buruko finalerako. Biak bat datoz: partidaren gako nagusia sakea izango da. Apustuak orekatu egin dira, eta parean daude

Berria. «Pilotakada garrantzitsuena aurrenekoa da. Gaur egun buruz buru jokatzen den moduan, sakearekin asmatzen duenak asko du irabazia». Atzo, pilota aukeraketa bukatutakoan, Jokin Altunak argi eta garbi azaldu zuen bere ustez zein izango den igandeko finaleko gakoa. Aimar Olaizolak haren aurretik eman zuen iritzia, eta hark ere sakearen garrantzia nabarmendu zuen: «Altuna sakatzaile onena da: tanto sorta luzeak egiten ditu. Ezin dut oparirik egin, berak sakea hartzen badu min handia egin baitezake».

Guztia irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Bideoa: Faborito argirik gabeko finala
Entrada siguiente
Amezketa se vuelca con Jokin Altuna