22-10 gailendu dira Beotibarren, Urrutikoetxea eta Ibai Zabalaren kontra; galtzaileek irabazi gabe segitzen dute
Berria. Bi bikoteek zuten irabazteko beharra, eta, azkenean, Bengoetxea VI.arentzat eta Imazentzat izan zen garaipena. Hala, Binakako Txapelketako lehen puntua batu zuten, atzo, Beotibarren, Urrutikoetxea eta Ibai Zabala mendean hartuta: 22-10. Partida oso ona jokatuta, irabazi zuten, gainera.