Azken tantoetan nagusitu zaio Peña II.ari. Tolosarrak izan duen zaintiratu batek baldintzatu du neurketa.
Poltsikoan du lehen puntua Jokin Altunak. Gaur jokatu da, Gasteizen, lau eta erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken neurketa, eta amezketarrak Jon Ander Peña izan du parean. Neurketa gogorra jokatu dute, baina azken tantoetan nagusitu egin da Altuna (22-16).
Content retrieved from: https://www.berria.eus/albisteak/219547/ligaxkako-lehen-garaipena-lortu-du-altuna-iiiak.htm.