Mamuak uxatuz eta izutuz

Altuna III.ak, ezker besoan inolako minik sentitu gabe, ez zion Olaizolari bere jokoa egiten utzi eta ligaxkako lehen puntua lortu zuen

Gara. «Astelehena, jai ondoko alperra, lanik ez egiteko, ez goaz lanera, ez goaz lanera», dio euskal abesti herrikoi eta haur-kantak. Tolosako Beotibar pilotalekuak inork baino hobeto daki zer den astelehenetan pilota partidak hartzea, batzuetan ikusle askorekin eta beste batzuetan ez horrenbesterekin. Baina atzokoan pilotazaleek ez zuten hutsik egin. Eta Jokin Altunak eta Aimar Olaizolak lanerako prest zeudela erakutsi zuten. Bi pilotari handi hauek ikusmina sortu zuten euren arteko neurketarekin, batez ere Amezketako aurrelariak ezker besoan izandako mina nola jasango zuen egiaztatzeko.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Oinatz explota en la cancha
Entrada siguiente
Altuna III gana a Olaizola II y suma el último punto de la primera jornada