‘Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza’ dokumentala

Pilotari iraultzaile eta txapeldun ildoak oinarri hartuta, haren ibilbidea errepasatuko du ETB1ek asteazken honetan emango duen saioak

El Diario Vasco. ‘Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza’ dokumentala eskainiko du ETB1ek asteazken honetan. Esku pilotaren historian leku berezia izango du Juan Martinez de Irujok. Irabazi dituen txapelaz haragokoa da Irujoren eragina esku huskako modalitatean. Zikloi baten moduan sartu zen profesionaletan, eta halatsu utzi behar izan du pilota. Ez du inor epel utzi, ez pilotari zen garaian eta ezta agurrean ere. Bihotzeko gaitz batek erretiratu du Iberoko aurrelaria kirol profesionaletik.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Mtz de Irujo
Entrada anterior
Zabaleta renueva hasta el 2022
Entrada siguiente
Zabaletak 2022 arte luzatu du kontratua Asperekin