Mastersari ere kostatzen ari zaio zaleak mugitzea

Altuna-Arangurenek 130 lagunen aurrean lortu zuten lehen puntua Ezkurdia-Imazen aurrean nagusituta

Gara. Baldintzak ez dira, inondik inora, egokienak –pandemia berriz ere gogor jotzen ari da, aspaldiko partez ere eguraldi ona izan dugu asteburuan–, baina pilota enpresetako arduradunen artean argi gorriek piztuta behar dute, uda betetzeko antolatu duten Mastersari ere ikaragarri kostatzen ari baitzaio pilotazalea mugiarazi eta pilotalekuetara gerturatzea. Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, gaur egun programatu daitezkeen bi izarrik handienetakoak, ziren Irungo karteleko pizgarriak, baina 130 lagun baino ez ziren takilatik pasa.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
El riesgo vale la pena
Entrada siguiente
Primera jornada, prueba de fuerzas