Gara. Binakako Txapelketako lehen fasearen erdira heltzeko bi partida baino ez zaizkio gelditzen lehiaketari eta, bikote bakoitzaren emaitzak gorabehera, bada ia pilotari guztiak kezkatzen dituen detaile bat; material aukeraketetan pilotek egokiak diruditen arren, partiden egunean azkar, azkarregi aukeran, gastatzen dira. Atzoko Eibarko eta Azkoitiko aukeraketetan parte hartu zuten pilotari gehienak bat etorri ziren euren kezka plazaratzeko orduan.
Materialaren iraunkortasunari buruzko kezka agertu dute pilotariek
