«Min egin dit nire balioa zalantzan jartzeak»

Binakakoa irabazteko bikote faboritoetako bat da Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak osatutakoa, baina eskas ari dira. Irribarriak aitortu du presioak «kalte» egin diela, batez ere berari. «Lanean» ari dira «gorantz egiteko».

Berria. Aramako (Gipuzkoa) udalean zinegotzia da Iker Irribarria (Arama, 1996), eta zeregin horretako zenbait izapide egiten eman du goiza. «Oraingoz, udaleko lanak ez dizkit buruhauste asko eragin. Gainera, aurretik lan horiek egindako pertsona baten laguntza dut. Eskerrak. Buruhauste gehiago eragiten ari zait binakakoan egiten ari garen lan apalak».
Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Entrada anterior
Altuna III prueba hoy su recuperación
Entrada siguiente
Altuna, «ni optimista ni pesimista» sobre su vuelta