Dariok defentsan meritu handiko partida egin badu ere, ezin izan du etxarrendarraren pilotakaden aurrean askoz gehiago egin etaagur esan dio txapelketari. Osatzen bada, Altunak eta atzelari nafarrak bigarren postua izango dute jokoan larunbatean Donostian
Finalerdietako ligaxkako jardunaldia itxi zuen Legazpiko jaialdian Jose Javier Zabaletak Darioren aurka lortutako garaipenak (22-14) asko argitu ditu gauzak finalerdietara begira. Uneotan, bi multzoetan egoera bera da. A multzoan, etxarrendarrak eta Jokin Altunak –jokatzerik badu– larunbatean Donostian jokatuko duten partidako irabazleak egingo du aurrera, jada lehen postuan sailkatuta dagoen Ezkurdiarekin batera. B multzoan, berriz, Laso da sailkatua dagoena eta bestea igandean Jakak eta Artolak jokatuko duten lehian gailentzen dena izango da.