Bi jardunaldi falta dira binakakoaren ligaxka bukatzeko. Bi gauza daude argi: Laso eta Iztueta zuzenean ariko dira finalerdietan, eta Peio Etxeberriak eta Martijak ez dute aukerarik kanporaketa jokatzeko. Beste dena argitzeko dago.
Azken txanpan daude Binakako Txapelketaren ligaxkan: bi jardunaldi baino ez dira falta. Aurreko hamabiek galbahe lanak egin dituzte, eta muturrak zehaztuta daude: Unai Laso eta Martxel Iztueta sailkatuta daude finalerdietako ligaxkarako, eta Peio Etxeberriak eta Julen Martijak ez dute aukerarik kanporaketak jokatzeko. Baina platera egiteko dago; saltsa dago.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/muturrak-zehaztuta-eta-tartean-saltsa_2136976_102.html.