Nahieran dabil Zabaleta

Jose Javier Zabaleta, eskuinarekin pilota jotzear, atzo

Etxarrengoak eta Elezkano II.ak nagusitasunez irabazi diete Altuna III.ari eta Mariezkurrena II.ari finalerdietako ligaxkako lehen partidan: 22-7

Berria. Ez dago Jose Javier Zabaletari aurre egin diezaiokeenik. Nahieran dabil Etxarrengo (Nafarroa) atzelaria binakakoa hasi zenetik. Ikusgarri aritu zen lehen ligaxkan, eta ikusgarri ekin dio finalerdietako ligaxkari ere. Hamaikagarren erakustaldia eman zuen atzo, Iruñean, Labriten, aurreneko partidan. Horri esker, hark eta Danel Elezkanok nagusitasun handiz irabazi zieten Jokin Altunari eta Jon Mariezkurrenari: 22-7.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Impecable Zabaleta en el Labrit
Entrada siguiente
Albisuk eutsi dio ongien erritmoari