Neguko arantza

David Merino ohikoa da binakako txapelketan, baina azken bost urteetan ez da finalerdietan sartu. 2012an, txapeldun izan zen; ordutik, 73 partida jokatu ditu binakakoan, eta 25 irabazi.

Berria. David Merino (Villar de Torre, Errioxa, 1990) eta binakako txapelketaren arteko harremana ez dago bere onenean. Halere, ondo hasi zen: 2011n, Irujorekin, finalerdietarako sailkatu zen; eta 2012an, 21 urterekin bakarrik, txapeldun izan zen Titinekin. Gailurra jo zuen urte hartan, baina hartaz geroztik bost aldiz hartu du parte binakakoan, eta behin ere ez da pasatu lehen faseko ligaxkatik. Aurten ere ez da ondo hasi, Irribarria eta bera 2-4 baitaude sailkapenean. Dena den, gaur dute bidea zuzentzen hasteko aukera, Tolosan (18:00), Altuna III.a eta Martijaren aurka, zazpigarren jardunaldiko lehen partidan. Beotibar bete egingo da.

Guztia irakurri

Etiquetas / Etiketak: merino ii
Entrada anterior
Un Altuna-Irribarria en la cima
Entrada siguiente
El campeonato de pelota por parejas llega el 7 de enero a La Juventud