Oinatzen oinazpiko oinazea

Oinazpiko faszitisak ez dio maila ematen utzi Bengoetxea VI.ari, baina apurka sendatzen ari da oinetako barne zola berezi batzuekin, eta buruz burukoa prestatu ahal izatea espero du

Berria. Hiru aste dira Oinatz Bengoetxeari (Leitza, Nafarroa, 1984) aldartea aldatu zitzaiola. «Oinetakoetan barne zola berezi batzuk diseinatu zizkidaten, eta asko egin dut hobera. Eskuineko oinean orain ez dut minik, eta ezkerrekoan arinduz doa». Lasaitua hartu du, oinazpiko faszitisak buruhauste handiak eman baitizkio, eta eragin handia izan baitu bere mailan, Binakako Txapelketaren lehen itzulian batez ere. «Larunberengatik hartu dut pena: bera ondo zegoen, eta nik ezin izan dut maila eman. Gehiago merezi zuen». Garbi du Binakako Txapelketan zer eginik ez dutela, eta buruz burukoan du jarria itxaropena. «Oinazpiek horrela jarraitzen badute, prestatzeko moduan egongo naiz».

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Merino II será baja para el Labrit
Entrada siguiente
Jaunarena sustituirá de nuevo a Merino II el sábado en el Labrit