Olaizolaren lehen aldia

Olaizola II.ak 20 urte daramatza profesionaletan, baina gaur jokatuko du lehenbizikoz trinketean. Goizuetako aurrelaria jokatzeko «ilusio handiarekin» dago, baina ez du beste pilotarien mailan aritzerik espero

Berria. Lehian dauden pilotari profesionalen artean urte gehien berak daramatza goi mailan. Adinez zaharrena ere bera da. Baina Aimar Olaizolak ez dirudi gaztetasunik galdu duenik. 38 urte ditu, eta 20 urte daramatza profesionaletan. Gaur, ordea, lehen aldiz probatuko du trinketa. Egutegia oso betea badu ere, prest dago esperientzia berriari heltzeko. Baionako Mastersean jokatuko du, Peio Larralderekin. Hazpandarra da egungo buruz buruko txapelduna trinketean. Olaizolak «egungo aurrelaririk onena» izango du bikote gisa. Hala ere, «zorte txarra» izan du aurkariekin. Aurrean izango dituztenak azken binakako txapeldunak dira: Waltary eta Gixandut. Baionako Moderne trinketean izango da norgehiagoka, 18:30ean.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Elgoibar tendrá un torneo con tres parejas en agosto
Entrada siguiente
Revancha de la final del Parejas en Ermua