Iñaki Artolak kolpeari esker irabazi dio Unai Lasori (22-13). Min handia egin dio sakearekin. 20-5 galtzen zihoanean hasi da arriskatzen Laso
Berria. «Etxean hitz egina genuen Lasoren sotamanoa saihestu behar genuela. Arriskutsua da oso, eta horregatik egin ditut sakeak pareta ukituz», aitortu zuen partidaren amaieran Iñaki Artolak. 22-13 irabazi berri zion Unai Lasori, partida serioa jokatu ondoren. Serio jokatu zuen, oso garbi baitzuen zer eta nola egin behar zuen.