Onena ematea da omenaldi onena

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta, ostegunean Miribilla frontoian egindako pilota aukeraketan

Onena ematea da omenaldi onena

Berria. Ez du samurra izan behar lankide eta lagun bati zegokion saria jasotzeak, are gutxiago haren zorigaitzaren ondorioz baldin bada. Baina Beñat Rezustak ez du inolako kulparik Iñaki Artolak min hartu eta buruz buruko finala jokatzeari uko egin izanarena. Zoritxarrez, kirolaren parte dira lesioak ere. Inor ez dago salbu. Bergarako (Gipuzkoa) atzelariak, gainera, oso argi utzi du Artolak jokatzea nahi zuela. Alegiako (Gipuzkoa) aurrelariak bere erabakiaren berri eman aurretik eta ondoren esan du. Baina araudiak dio hark ordezkatu behar duela Artola finalean, hark jokatu behar duela gaur Jokin Altunaren aurka Bilbon, Miribilla pilotalekuan (17:00, ETB1). Beraz, ez dago bere buruarekin lasai eta bakean kantxaratzea eragotz diezaiokeen arrazoirik. Bere finala dela sinetsita irtengo da, bere onena ematera. Hain zuzen, barruan duten onena ematea: horixe da hark eta Altuna III.ak Artolari egin diezaioketen omenaldirik onena. Baikoko pilotaria, gainera, harmailan izango da, eta podiumera igoko da, hirugarren sailkatu gisa.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Rezusta
Entrada anterior
Día de contrastes en Bilbao
Entrada siguiente
Altuna y la teoría de la evolución