Oparia bere buruari

Peio Etxeberria, Altuna III.aren aurkako atzoko norgehiagokan egindako tantoetako bat ospatzen

Geio Etxeberriak garaipen handia lortu du Altuna III.aren kontra, 18-22, eta oin eta erdi du finalerdietan. Ezkurdiak 22-15 hartu du mendean Urrutikoetxea

Berria. Peio Etxeberriak oin eta erdi du lau eta erdiko txapelketako finalerdietan. Atzo, bere urtebetetze egunean, garaipen handia lortu zuen Bergarako frontoian (Gipuzkoa), Jokin Altunaren kontra: 22-18. Opari ezin hobea egin zion bere buruari. Une zailetan eusten eta hortzak ondo estutzen jakin zuen, eta, opari batzuk egin arren, neurketa bere alde eramaten jakin zuen. Gainera, azken txanpa oso ona jokatu zuen. Egin zuen norgehiagoka onaren adierazle: lortu zituen 22 tantoetatik hamazazpi berak egindakoak izan ziren. Une askotan aurretik joan arren, Altuna III.a ez zen eroso aritu. Ez zion partidari nahi zuen erritmoa eman, eta errematean ere ez zuen asmatu. Ohikoa duen distira falta izan zitzaion, partida amaieran berak aitortu bezala.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, p etxeberria
Entrada anterior
Ezkurdia da un paso de gigante en el Labrit
Entrada siguiente
Cruce generacional en el frontón Bizkaia