«Orain atzelariok badugu zeresana txapelketan»

«Galtzeak min ematen dit», esaldia ez da arraro egiten Beñat Rezustaren ezpainetan, txapelketako haren jarduna ikusgarria baita. Igandean, binakako laugarren finala jokatuko du jarraian, eta, iaz ez bezala, konfiantzaz da.

Berria. Dagoeneko Beñat Rezustak (Bergara, Gipuzkoa, 1993) ondo ezagutzen ditu finalaren aurreko errutinak, eta lasai dago. «Gauzak nola diren jakiteak mesede egiten du». Zer dira gauzak? «Elkarrizketak, sarrerak banatu, adiskide eta anaiaren laguntzarekin…». Dioenez, ez du irrika berezirik; hain gustura ari da entrenatzen, itxaronaldia ez baitzaio luze egiten. Egoerak zerikusi gutxi du iazkoarekin, eskuetako minez iritsi baitzen finalera.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Rezusta
Entrada anterior
Danel Elezkano: «Hay que ser valientes, más aún ante dos grandes pegadores»
Entrada siguiente
«Nahiko antzekoak gara, nahiko burugogorrak»