Orain, serioago

Unai Lasok ezustekoa eman du lau eta erdiko txapelketaren hasieran. Besoko lesioari esker, fresko iritsi da, eta, orain, finalerdien atarian dago

Berria. Unai Lasok (Bizkarreta, Nafarroa, 1997) bi partida nahikoa izan ditu pilotazaleen arreta bereganatzeko. Azken urte osoan baino elkarrizketa gehiago eman ditu azken astean. Dena den, ez da harritzekoa, lau eta erdiko txapelketan modu ikusgarrian sartu baita. Final-zortzirenetan 22-19 irabazi zion Danel Elezkanori, eta iragan larunbatean nagusitasunez gailendu zitzaion Iñaki Artolari, final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian (22-9). «Elezkanoren aurka, presioa nabaritu nuen; banekien asko nuela jokoan. Lehen mailako hainbat txapelketatan parte harturikoa naiz, eta lan onik egin gabea nintzen orain arte. Daneli irabazteak konfiantza eman zidan, eta eskertu egin nuen hurrengo partidan», azaldu du Lasok.
Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Laso
Entrada anterior
Derbi de Tolosaldea en el Astelena
Entrada siguiente
Una cuestión de iniciativa en el Adarraga