«Oraindik ez dut sinisten gertatu zena, kolpe gogorra izan zen»

Unai Laso zortzi hilabetez egon da profesionaletan lehiatu gabe. Hala ere, itzulera ezin hobea egin du: Nafarroako Lau eta Erdiko finalera iritsi zen. Aurrelariak Baikorekin izan dituen gorabeherak azaldu ditu

Berria. Unai Lasok (Bizkarreta-Gerendain, Nafarroa, 1997) garai gogorrak pasatu ditu. 2020ko abuztuan Baikok ez zion kontratua berritu, eta langabezian geratu zen. Geroztik, afizionatuetan jokatu du, eta entrenamenduekin jarraitu du: «Aitzakiak bilatu beharrean, aurrera jarraitu nuen». 2021eko maiatzaren 18an iritsi zitzaion berri ona aurrelariari: kontratua sinatu zuen Baikorekin 2023ra arte. Zortzi hilabetez profesionaletan lehiatu gabe aritu eta gero, Nafarroako Lau eta Erdiko finalera iritsi zen: «Ez naiz gelditu, eta hori frontoian nabaritu da».

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Jaka: “Quiero volver, pero no ahora si todavía no tengo mi nivel”
Entrada siguiente
Ibai Zabala: «He jugado en Primera, pero nunca he sido pelotari de Primera»