«Partida erabakigarria da guretzat»

Irribarria Altuna III, Martija, Zabaleta

Igandeko materiala gaur aukeratu dute Tolosako Beotibarren. Jokin Altunak, binakako txapelketan, amaiera arte bizirik egon nahi dutela esan du.

Tolosaldeko Ataria. Altuna III.ak ongi daki igandeko partida erabakigarria izango dela; «horrez gain, Iñaki (Artola) eta hauen partidari begira egongo beharko dugu. Guk gurea irabazi beharra daukagu». Amezketarrarentzat txapelketak gazitik gehiago dauka gozotik baino: «Zaila doa. Ez gara ari gozatzen. Aurkariak gu baino hobeto ari dira jokatzen eta askotan sufritzea tokatu zaigu. Ondo ari zarenean oso erraza da dena, baina bestela ez». Txapelketa bukatu arte dena emateko prest agertu da Jokin Altuna: «Pilotarioi lehiatzea gustatzen zaigu, eta horretan saiatuko gara; bukaerara iritsi arte bizirik egoten saiatuko gara».

Audioa entzun

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II, Martija, Zabaleta
Entrada anterior
Elezkano II y Rezusta, a la semifinal
Entrada siguiente
10-22: Octavo triunfo y pase virtual a semifinales para Elezkano II-Rezusta