Partida erabakigarriak Peña, Jaka eta Artolarentzat kaiolakoan

Erik Jaka, Altuna III.aren aurkako partidan, aurreko asteburuan.

Jon Ander Peñak promozio txapelketako finalaren bila joango da. Jakak eta Artolak finalerdietara pasa nahi dute.

Tolosaldeko Ataria. Erik Jakak gaur izango du partida Peio Etxeberriaren aurka, Tolosako Beotibar frontoian, 17:00etan. Jaialdiko bigarren partida izango da berea, eta irabazten duenak egingo du aurrera. «Kanporaketa moduan gelditu da partida», esan du lizartzarrak. «Oso garrantzitsua zen niretzat hirugarrengo jardunaldi honetara aukerekin iristea. Ez dut beste emaitzen zain egon behar eta pozik nago alde horretatik». Fisikoki «oso ondo» iritsi dela dio Jakak: «Txapelketa guztian lesioek errespetatu naute, eskuak ondo ditut eta nik uste dut txapelketa guztian egin ditudan partidak onak izan direla. Aurreko astean galtzea tokatu zitzaidan, baina kontuan izanik zeinen kontra galdu nuen eta partidan zehar emandako itxura, kontentu egoteko arrazoiak baditut eta konfiantzarekin iristen naiz igandeko partidara».

Gehiago irakurri

Entrada anterior
El navarro Joseba Ezkurdia se une a Jokin Altuna como los primeros semifinalistas del Cuatro y medio
Entrada siguiente
Jaka se vacía en la tormenta