Pauso ia erabakigarria eman dute Altunak eta Galartzak

Irabazi egin diete Irribarria eta Rezustari Tolosan (22-19), eta seigarren puntua eskuratu dute, lau jardunaldiren faltan. Esker txarreko lan asko egin behar izan dute partida osoan, eta lan horren saria jaso ahal izan dute Altunak bikain jokatu duelako erasoan

Berria. Gozatzeko sufritu egin behar izaten dela dio baieztapen batek. Sufritzen hasi dira gaur Altuna eta Galartza Tolosan, bikain ekin dietelako Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko partidari Irribarriak eta Rezustak. Oso garbi zuten estrategia gorriek: atzera kargatu jokoa, Galartza zigortzeko. Etekina eman die horrek, eta konturatzerako 1-6 ziren aurretik. Pilota bizi samarra baliatuz, erraz zebiltzan bi jotzaileak. 3-7 ere joan dira. Baina hor aldatu da partida, urdinek pilota berria ateratzearekin bat.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Irribarria, ladis galarza, Rezusta
Entrada anterior
Altuna III pone la salsa al Parejas
Entrada siguiente
Altuna se impone a todos