Peio Etxeberriak eta Elordik lehen aldiz jokatuko dute binakako nagusia

Aspek txapelketatik kanpo utzi ditu Irribarria eta Elezkano II.a. Baikon, aurreko aldiko pilotari berberak ariko dira txapelketan. Ostiralean hasiko da lehia, Azkoitian, eta apirilaren 2an jokatuko dute finala, Iruñean, Nafarroa Arenan

Peio Etxeberriak eta Aitor Elordik denbora zeramaten Aspe enpresako arduradunen atea jotzen; toki eske zebiltzan aurreneko aldiz Lehen Mailako Binakako Txapelketa jokatzeko. Arrazoi zuten: oso ondo aritu ziren enpresak onenekin jokatzeko aukera eman zien aldiro. Txapelketak jokatu ahala, are eta hobeto ari ziren, eta are eta ozenago aldarrikatzen zuten beren burua.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Aspe apuesta por Elordi y Peio Etxeberria y se carga a Irribarria
Entrada siguiente
Irribarria se cae de un Parejas en el que entran Elordi y Peio Etxeberria