Azken hamarkadetako pilotari maitatuenetako bat izan da, eta, 19 urteko ibilbidearen ondoren, igandean hartuko du erretiroa. Pozik doa, pilotak eman dion guztia hari itzultzeko asmoz
Berria. Astelena pilotalekua hutsik dago, eta egurrezko bi eserleku daude Katedraleko kantxan. Umoreko dago Abel Barriola (Leitza, Nafarroa, 1978), txantxak eginez. Erretiroa hartu aurreko azken elkarrizketetakoa du, eta solasaldian hunkitu dela aitortu du. Igandean eskegiko du gerrikoa, eta aspaldi amaitu ziren sarrerak jaialdirako. Plazera da harekin hitz egitea.