Pilotalekuan dago azalpena

Erik Jakak azken urteetan izan duen gorakada aztertu du Jon Apezetxea Aspeko teknikariak. Bi arlo nabarmendu ditu: defentsako laneko hobekuntza, eta partida handietan trebatu dela

Berria. Jon Apezetxeak (Goizueta, Nafarroa, 1988) begi klinikoa du pilotarentzat. Xehetasun txikiak detektatu eta aztertzeko berezko erraztasuna du. Agian begi horregatik errekrutatu zuen Aspek pilotari ibilbidea bukatu baino lehenago. Intendente eta teknikari jarduna uztartzen ditu, eta makina bat ordu igarotzen du pilotariekin. Bakoitzaren egun gaziak eta gozoak ezagutzen ditu, eta, horregatik, ezin du ezkutatu poztu egiten dela Erik Jakaren bolada onarengatik. Saiatzen direnekin enpatizatzea oso gizatiarra delako. «Bere buruari asko eskatzen dio, eta ondo daki non dituen bere gabeziak. Teknikari hasi nintzenetik pilotalekuan ordu gehien sartu duen pilotaria izango da, Joseba Ezkurdiarekin batera».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka
Entrada anterior
Al campeón no le gusta el material para medirse a Jaka
Entrada siguiente
“Las pelotas no tienen gracia”, dice Ezkurdia