Pilotaren gailurrerako bi bide

Lagun handiak dira Altuna eta Elordi, baina gaur ez dute barkatuko

Lau egunek baino ez ditu bereizten Jokin Altuna eta Aitor Elordiren jaiotza egunak, baina amezketarrak, bere hamabigarren finalean banakako hirugarren txapela bilatzen duen bitartean, mallabitarrak bere bolada luzatu nahi du lehenengoa janzteko.

Pilotaren gailurraren atarian, gaur arratsaldean Bilboko Bizkaia pilotalekuan gurutzatuko diren Aitor Elordiren (Mallabia 1996/03/23) eta Jokin Altunaren (Amezketa 1996/03/27) jaiotza daten artean lau eguneko aldea baino ez dago. Kinta berekoak eta lagun handiak izanagatik ere, pilotaren bi errealitate oso desberdinetatik heldutako bi pilotari izango dira urteko zitarik garrantzitsuenean elkarren aurka arituko direnak, goraino bete gabe -atzo arratsaldean 152 sarrera saltzeke zeuden- giro ederrean jokatuko den finalean.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elordi
Entrada anterior
El último pulso hacia la gloria
Entrada siguiente
Aitor Elordi democratiza el Manomanista con un campeonato de fábula