Altuna III.ak eta Elordik buruz buruko finala jokatuko dute ekainaren 4an, Bilbon. Haien artekoa izan da txapelketako partidarik onena
Pilotazaleei galdetuz gero zein izan den aurtengo Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako partidarik onena, gehien-gehienek erantzungo lukete Jokin Altunak eta Aitor Elordik apirilaren 30ean Astelenan jokatu zutena izan dela. Neurketa ikusgarria izan zen. Altuna III.ak 22-18 irabazi zuen, baina Elordik oso estu hartu zuen: 15-18 joan zen aurretik.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/7089/025/002/2023-05-23/pilotazaleak-zorteko.htm.