Play offak ezer aldatu ez

Unai Lasok jarri zuen beste behin erritmoa Ogetan eta martxa horri jarraitu ezinik ito ziren Peña eta Albisu

GARA. Lehen faseko ligaxkan emozioak azken partidara arte iraun bazuen ere, nabarmena zen aurreko 14 asteetan Binakako sailkapena bi zatitan hautsia zela eta asteburu honetan jokatutako play offek uste hori berretsi baino ez dute egin. 2020an sistema hau ezarri zenean lortu zuten Olaizola II.a-Urrutikoetxeak ligaxkako seigarren postutik finalerdietako ligaxkan sartzea, baina azken bi txapelketetan erregularrenek egin dute aurrera play offean. Ostiralean Irribarria-Rezustak apur bat sufritu zuten bitartean, Laso-Imazek uste baino errazago gainditu zuten atzo Peña-Albisuren aurkako kanporaketa desatsegina (22-10). Jende aldetik ere, etekin txikia atera diete enpresek hil edo biziko kanporaketa hauei, sarrera pobre xamarrak izan dira Atano III.ean eta Ogetan jokatutako jaialdietan.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Laso e Imaz ponen rumbo a las semifinales del Parejas
Entrada siguiente
La pelota se viste de carnaval