Noticia de hemeroteca

Bigarren postuan jarri dira Altuna III.a eta Barriola (16-22)

15 / 01 / 2017 (Berria)

Hiruna garaipenekin zeuden Olaizola II.a-Untoria eta Altuna III.a-Barriola, eta azken horiek pauso handia eman zuten atzo, Iruñeko Labriten 16-22 nagusituta. Biak ala biak min hartuta ibili dira Binakako Txapelketako lehen itzulian, baina, laugarren aldiz irabazita, bigarren posturaino igo dira. Beste zazpi partida falta dira oraindik lehen ligaxka amaitzeko, baina finalerdietan izango dira beste hiru edo lau partida irabaziz gero.