Noticia de hemeroteca

Orekak dena estaltzen du

18 / 01 / 2017 (Berria)

Binakakoaren ligaxkako lehen itzulia bukatu da, eta lehen lau sailkatuak Aspekoak dira

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS / BERRIA

Gaur hasiko da binakako txapelketako bigarren itzulia, Mungian (Bizkaia), Altuna-Barriola eta Jaka-Zabaletaren arteko partidan (17:00). Partida horren bezpera balantzea egiteko egun egokia da. Zortzi bikoteko ligaxka luzea erabili den laugarren urtea da, eta aurtengoa inoizko lehen itzuli orekatuena izan da. Bikote guztiek dute finalerdietan sartzeko aukera, eta deigarria da lehen laurak Aspekoak direla. Ikusleek ere ondo erantzun dute, eta harmaila beteak ikusi dira; batez ere, Gabonetan.