Buruz Buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketa aise irabazi dio Zabaletari
Berria. Normalean ez du oihartzun handirik izaten Buruz Buruko txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak, baina aurten garrantzitsua izan daiteke. Atzeratu egin da Altunak eta Artolak jokatu behar duten finala, eta Alegiako aurrelaria garaiz errekuperatzen ez bada, gaurko garaileak jokatuko du Altunaren aurka; hau da, Beñat Rezustak.