Gaur bi partida jokatuko dituzte Donostian: Zabaleta, Darioren aurka; eta, Ezkurdia, Altuna III.aren kontra
Berria. Beñat Rezustak buruz buruko finalerdiak jokatuko ditu bigarrenez, azkenekoz hori egin eta lau urte geroago. Bergarako (Gipuzkoa) atzelariak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Danel Elezkanori, Idiazabalen (Gipuzkoa), final-laurdenetako lehen partidan: 22-8. Rezustak Mikel Urrutikoetxea edo Iñaki Artola izango du aurkari finalerdietan. Baikoko bi pilotariak bihar ariko dira, Bilbon.