Saguaren burua izatea dagoeneko ez dute nahikoa

Euskarara ekarrita, «hobe saguaren burua izatea, katuaren buztana baino» dio esamolde batek. Alta, larunbatean Promozioko Buruz Buruko finala jokatuko duten Joanes Bakaikoak eta Iker Salaberriak inork baino hobeto dakite esaera horrek ez daukala lekurik pilotan. Aurrera egiteko izarren artean leku bat egin beharra dute pilotariek eta, nahiz eta azken urteotan Promozio mailako txapelak hurrengo urteko lehen mailakoan atarikoa jokatzeko aukera baino ematen ez duen, bi pilotari nafarrek ezin diote eliterako biderik motzenari uko egin. Hamaika urte dira Jon Jaunarenak eta Joseba Ezkurdiak nafarren arteko azken finala jokatu zutela eta txapel hori ez zuen nahikoa izan leitzarrak esperotako pilotari ibilbidea osatzeko.

+ info: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2023-05-25/hemeroteca_articles/saguaren-burua-izatea-dagoeneko-ez-dute-nahikoa.

Entrada anterior
La final navarra de pelota ya tiene su material
Entrada siguiente
Salaberria: «Nire kirol ibilbideko garairik onenean nago»