Urte eta erdi behar izan du Joseba Ezkurdiak berriz ere final baterako sailkatzeko. Lehen aldiz ariko da buruz burukoan. Hiru diziplinatan txapela irabazi duen bederatzigarrena izan daiteke.
Urruti dago 2020ko abenduaren 8a. Egun horretan jokatu eta irabazi zuen azken finala Joseba Ezkurdiak (Arbizu, Nafarroa, 1991): binakakoa, Julen Martijarekin. «Sekulako gogoa» zuen berriz final bat jokatzeko. «Ilusio ikaragarria» egiten dio etxean jokatzeak.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1857/020/001/2022-05-24/sanferminen-aurrerapena-izango-da-final-hau.htm.