Zortzi tanto egitearekin nahikoa zuen, baina 22-6 irabazi dio Zubizarretari. Laso, Etxeberria eta Jakarekin batera izango da finalerdietan
Ez da jolasean ibili Jokin Altuna. Eskura zuen lau eta erdiko txapelketako finalerdietarako sailkapena: gaurko partidan zortzi tanto egitearekin nahikoa zuen, eta hamahirurekin lehen postua ere ziurtatua zuen. Hasieratik, ordea, argi utzi du irabaztera atera dela kantxara, eta 22-6 irabazi dio Iraitz Zubizarretari.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/sasoi-betean-den-altuna-iiia-finalerdietara_2132963_102.html.