Sasoiko itzuli da

Lasok 22-7 irabazi du Elezkano II.aren aurka. Nafarra aise aritu da, eta txapelerako hautagaitza aurkeztu du

Estreinako partidan bertan, zalantza guztiak uxatu zituen atzo Unai Lasok. Aise hartu zuen mendean Danel Elezkano, eta 22-7 irabazi zuen Labriten. Lesiotik atera berria zenez, ikusmin handia zegoen zaleen artean Lasoren gorputzaldia ikusteko, eta nafarra bikain aritu zen. Erritmo bizian aritu zen distantzia laburrean, eta Elezkano II.a desesperatzea lortu zuen. Gaur Ogetan arituko dira Altuna III.a eta Peña II.a, A multzoko bigarren neurketan.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/paperekoa/1943/022/001/2022-10-16/sasoiko-itzuli-da.htm.

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Laso
Entrada anterior
Altuna III en el Ogueta
Entrada siguiente
Jokin Altuna no perdona ante Jon Ander Peña