Gaur hasiko da binakako txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia, eta sei bikote daude finalerdietarako azken hiru postuen lehian. Konbinazio asko daude, eta lau partidak dira erabakigarriak
Berria. Gaur hasiko da binakako txapelketako ligaxkako azken jardunaldia, Bergaran (Gipuzkoa, 22:00), eta bi gauza bakarrik daude argi: Irribarria-Rezusta finalerdietarako sailkatuta daude, eta Altuna-Barriolak ez dute aukerarik. Asteburu honetan argituko da zeintzuk izango diren sailkatuko diren beste hiru bikoteak, eta sei dira hautagaiak. Hori gutxi ez, eta bi bikote bakarrik daude sailkatzeko euren partida irabaztearekin aski dutenak: Bengoetxea-Larunbe eta Ezkurdia-Merino.