Sinetsi, eta sinetsarazi

Kasik ez jokatzen hasi, eta, azkenean, buruz buruko finalean da Erik Jaka. Bere nortasunaren eta lanaren fruituak jasotzen ari dela nabarmendu dute Iraitz Olaetxeak, Xabier Tolosak eta Mikel Saizarrek

Berria. Ezohiko birus baten ondorioz, buruz buruko txapelketari uko egiteko zorian egon zen Erik Jaka. Grebaren erruz lehiaketa atzeratu izanak eman zion aukera parte hartzeko. Besteak beste, lehen partida jokatu bezperan erabaki zuen txapelketa jokatzea, eta ia gehienentzat ezustean, urteko finalik handienean sartu da. Lagun mina izango du aurkari igandean, Bilbon: Jokin Altuna. Galdu edo irabazi, lizartzarra urteetako lanaren fruituak jasotzen ari dela nabarmendu dute haren inguruko hiru lagunek: Iraitz Olaetxeak, Xabier Tolosak eta Mikel Saizarrek. Haien esanetan, bere buruarengan sinesteagatik iritsi da Jaka lehen lerrora. «Inork ez dio ezer oparitu», nabarmendu dute.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka
Entrada anterior
«Nire bikotekidea eta gero, Jokin izango da gehien egoten naizen pertsona!»
Entrada siguiente
Jokin Altuna: «Me exigí demasiado tras la txapela de 2018 y acabé desfondado»