Danel Elezkanok kolpe gogorra hartu zuen Aspek aurreko binakakotik kanpo utzi zuenean. Orduan bizi izandakoak «asko» ikasteko eta gauza batzuk «gehiago baloratzeko» balio izan diola dio; batez ere, «gertukoen maitasuna sentitzea»
Berria. Gauetik egunera igaro da Danel Elezkano urtebetean (Zaratamo, Bizkaia, 1994). Binakakoaren finala jokatuko du igandean. «Aldaketa handia da duela urtebetekoarekin konparatuta». Barru-barrutik atera zaio. Ahaztu ez duen seinale. Ez zuen jokatu aurreko binakakoa, haren enpresak, Aspek, tokirik gabe utzi baitzuen. Txapeldunak ez zuen aukera izango txapela defenditzeko. Inoiz ez zen ikusi halakorik.