Autokritika egin du, eta aitortu «hustuta» amaitu zuela urtea, eta kosta egin zaiola egoerari «buelta ematea». Baina «pozik» dago Galarza eta bera suspertu egin direlako eta azken bi lehiak irabazi dituztelako. Gaur erronka zaila dute, Olaizola-Rezustaren aurka.
Berria. Ahotsean bertan nabari zaio Joseba Ezkurdiari (Arbizu, Nafarroa, 1991) animatuago dagoela. Azken bi garaipenek mesede galanta egin diete hari eta Ladis Galarzari. Bide horri eutsi nahi diote orain.
Irabazteak dena aldatzen du?
Dudarik gabe. Astea hobeto hasten duzu; gusturago eta lasaiago entrenatzen zara, eta umore hobea duzu. Errazago egiten da dena.