Udan ere irabaztearen erronka izango du aurrean Irribarriak Donostian

Lekeition arratsaldez Masterseko lehen fasean kanporatuta geratzen den bikotearen izena ezagutuko dugu, Laso-Martija eta Urrutikoetxea-Rezusta arteko partidako galtzaileak agur esango dio lehiaketari

Azkar, inork baino azkarrago, ikasi zuen Iker Irribarriak zer den lehen mailako txapel ofizial bat irabaztea. Aramakoa izan zen Buruz Burukoan, 19 urterekin, eta Binakakoan, bat gehiagorekin, txapela janzten pilotaririk gazteena, baina udako torneoetan oraindik ez du irabazterik lortu, 2018ko taldekako Bizkaia torneo berezia albo batera uzten badugu. 2019ko urrian jokatutako Codere Mastersa du jokatutako zortzigarren eta azken finala eta ostiral gau honetan Donostian bere lehen udako torneoa lortzeko aukera izango du, Jon Ander Albisu lagun, Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrenaren aurka.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Irribarria
Entrada anterior
Lekeitio asiste hoy al desenlace por la última plaza para el play-off del Masters
Entrada siguiente
Los reyes del verano viven en la zaga