«Udan lehia asko izaten ditugu, baina nik disfrutatu egiten dut»

Zabaleta, balkoian

Ezkurdiarekin Binakako San Fermin Torneoko txapela jantzi eta gero, jokoaren mailari uda osoan eustea da Zabaletaren helburua. Atzelariak «sasoi onean» ikusten du bere burua.

Berria. Jose Javier Zabaletak uste du pilotariak behar duela udazkenean eta neguan txapelketek eragiten duten «tentsio eta presio puntu hori». «Gainera, entrenatzeko denbora gehiago daukagu, eta hobekuntza hortik dator». Baina, era berean, argi du: «Pilotariak nahi izaten duena partidak jokatzea da». Uda sasoi aproposa da horretarako.

Ezin hobeto hasi duzu uda, Joseba Ezkurdiarekin batera San Fermin torneoa irabazita. Gustura egongo zara, ezta?

Bai, oso pozik nago. Binakako Txapelketako finala galdu eta gero, geldirik eman nituen aste batzuk. Atseden apur bat behar nuen, eta sentipen onak berreskuratu. Ondoren, uda ondo prestatzeari ekin nion. Zorionez, gauzak ondo hasi dira; partida asko jokatzen ari naiz, eta uste dut sanferminetan hiru norgehiagoka on jokatu nituela.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Zabaleta
Entrada anterior
Con un triunfo no es suficiente
Entrada siguiente
Altuna III y Rezusta respiran aliviados