Lesio batek behartuta, erretiroa hartu berri du, 30 urte betetzear, eta ia hamabi urtez profesionaletan aritu eta gero. Larunbatean omenaldia egingo diote, Bizkaia pilotalekuan. «Arantza» du «horrenbestetan» min hartzeagatik
Duela hiru aste iragarri zuen Andoni Aretxabaletak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1992) hatz batean daukan lesioak eraginda ez zuela gehiago jokatuko profesionaletan. Larunbatean egingo diote omenaldia, Bizkaia pilotalekuan. «Lasai» dago. «Ezin dudanez jokatu, jaialdiko bi partiden artean egingo didate omenaldia. Oso xumea izango da. Gabonetan egingo dugu herrian behar bezalako festa. Egun hori iristeko zain nago».