Partida hasieran ataka estuan egon arren, finala irauli eta Lau eta Erdiko txapeldun egin da Unai Laso, profesional mailan lehen aldiz. Final zirraragarria jokatu dute Peio Etxeberriak eta biek
Abel Barriolak iragarri zion BERRIAri Lau eta Erdiko finalaren atarian: bete-beteko partida espero zuela. Eta ederki asmatu du Leitzako pilotari ohiak. Izan ere, final estua, ona eta zirraragarria jokatu dute Unai Lasok eta Peio Etxeberriak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/unai-laso-kastatik-arrakastara_2133977_102.html.