Unai Lasok Lau eta Erdiko bere lehen txapela jantzi du final gogoangarrian Peio Etxeberria 22-19 menderatuta. Partida bizi-bizian, 0-5 eta 10-14 galtzen joan arren, gai izan da oreka puntu bat topatu eta burua galdu beharrean lanean jarraitzeko, garaipena eskuratzeraino. Sei hilabeteko lesioaren ostean berragertu zenetik urtea betetzera doanean, Laso onena bueltan da.
Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-11-25/hemeroteca_articles/unai-laso-txapeldun-abiadurari-oreka-eta-buru-hotza-gehituta.